XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HESI-LASTERKETEN OINARRIZKO TREBETASUN ETA TEKNIKA BEREZIAK LORTZEA ETA GARATZEA

JAUZIAK

Joko-eremua: Toki lau batean.

Antolaketa: Bi ilara, bakoitza hesi-ilara bati begira.

Materiala: Hesi txikiak edo arauzko hesiak, baina lurrean etzanda.

Azalpen praktikoa: 4-6 hesi, bata bestearen segidan kokatuko dira. Ikasleek, bi oinak elkarturik dituztela jauzika iragango dituzte hesiok. Hesi-ilara amaitu artean, jauziek jarraipen bat izan beharko dute (jauzi baten amaiera hurrengoaren hasiera bihurtzen da).

Berezitasunak: Hesien arteko distantzia eta altuera, haurren adinera moldatuko da; haur gazteekin ez da komeni jauzia bi oinekin juntu egiterik. Beraz, hesitik hesira pauso bat egiten utz diezaiekegu.

PENALTI MATEMATIKOA!

Joko-eremua: Area handia.

Antolaketa: Sei laguneko bi talde (zelaiko bost jokalari eta atezaina).

Materiala: Baloiak.

Azalpena: Penalti-jaurtiketak besterik ez diren arren, jokalari bakoitzak beste taldeko kide baten agindupean jaurtiko du. Alegia, horrek gola nondik sartu behar duen zehaztuko dio.

Jaurtitzaileak agindua betetzen badu, taldeak bi puntu lortuko ditu. Agindua bete ez, baina hala ere gola lortzen badu, puntu bat bakarrik emango zaio.

Bestalde, ezinbestekoa da agintzen duenaren eta atezainaren arteko komunikaziorik ez izatea.

Bukatzeko, puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du.

Aldaerak: Askozaz zailagoa, izan ere, penalti-jaurtitzaileari gola zein oinez sartu behar duen ere aginduko zaio.

Atezainak, atearen erdian kokatuta aldez aurretik baloia zein aldetara joango den jakingo du.